Realak Mirandesen aurka jokatuko du kopako finalerdietan
Final-laurden gogoangarrietan Real Madril eliminatu ostean, Reala Mirandesen aurka neurtuko da kopako finalerdian. Irabaziz gero, donostiarrak final handirako sailkatuko lirateke, Athleticek eta Granadak jokatuko duten finalerdiko garailearen aurka.
Kanporaketa bi partidakoa izango da. Lehenengo norgehiagoka datorren ostegunean jokatuko dute, 21:00etan, Anoetan, eta bigarrena berriz, martxoko lehenengo astean izango da, Mirandesen zelaian. Finala berriz, apirilaren 18an izango da, Sevillako La Cartuja estadioan.