Realak Superkopa altxa dezake igandean
Aste erabakigarria ezin hobeto hasi dute Realaren bi taldeek. Asteazkenean, neskek Levante kanporatu zuten Superkopako finalerdian, eta ostegunean mutilek gauza bera egin zuten Real Madrilekin Kopako final-laurdenetan. Orain, gauzak hasi bezain ondo amaitzea dagokie biei, ordea. Gonzalo Arconadaren taldeak Superkopa altxatzeko finala jokatuko du igandean, 12:00etan, Bartzelonaren aurka. Ligako liderraren eta kopako txapeldunaren aurkako neurketa izango da, eta Salamancako El Helmantico zelaian jokatuko da.
Imanol Alvarezen jokalariek, berriz, Athleticen aurkako derbia izango dute Anoetan, nesken partida amaitu bezain pronto. Donostiarrak zein bilbotarrak Kopako finalerdietarako sailkatzetik datoz, denboraldiko momenturik gozoenean, eta finalean topo egin dezaketela jakiteak kutsu berezia emango dio igandeko derbiari.
Eskubaloian, bestetik, Bera Berak Alcobendas jasoko du Bidebietan, donostiarrak faborito garbiak izango diren neurketan. Izan ere, Imanol Alavarezen taldea liderra da sailkapenean, eta madrildarrak, aldiz, ligako azken postuan daude, soilik partida bakarra irabazita.
FUTBOLA
Superkopako finala
- Reala – Bartzelona (Igandea, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 23. jardunaldia
- Reala – Athletic (Igandea, 14:00)
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 13. jardunaldia
- Bera Bera – Alcobendas (Larunbata, 18:00)