Superkopako finala jarraitzeko pantaila erraldoi bat jarriko dute Anoeta kanpoan
Realeko neskek igandean Salamancan jokatuko duten Supercopako finala gertutik jarraitu ahal izango dute mutilen derbia Anoetan ikusiko duten zaleek. Izan ere, klubak hamabi metro karratuko pantaila erraldoi bat jarriko du estadioaren kanpoaldean, 12:00etan Bartzelonak eta Realak jokatuko duten finala zuzenean igortzeko. Gainera, estadioak berea ateak 11:45ean zabalduko ditu, derbirako sarrera dutenek nesken partida estadio barruko pantailetatik ikusi dezaten.
14:00etan, finala amaituta, Realeko eta Athleticeko mutilen arteko derbiaren ordua izango da. Etxeko klubak adierazi duenez, norgehiagoka hasi aurretik estadioan mosaiko txuri-urdin bat osatuko dute zaleek, euren eserlekuetan topatuko duten materialekin.