Denis Itxaso izango da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatu zutenetik, Donostiako hainbat sozialistek kargu aldaketa izan dute. Ernesto Gascok Donostiako Udala utzi ondoren, Denis Itxasok Gipuzkoako Aldundia utziko du Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria izateko. Jesus Lozaren lekua hartuko du.
Asteartean onartuko du izendapena Espainiako Gobernuak, Ministroen Kontseiluan. Asteartean bertan hainbat erkidegotako ordezkariak izendatuko dituzte, eta tartean Itxasorena.
Gipuzkoako Aldundiko bigarren diputatu nagusi orde eta Kultura diputatu gisa aritu da azken legegintzaldian politikari donostiarra. Aurretik, beste hainbat kargi izan ditu aldundian, Donostiako Udalean –zinegotzi gisara–, eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako (GHK) presidenteordea izan da.