Itsas txakur bat Urumean
Azken astean itsas txakur ibili da Urumea ibaian batetik bestera. Pasa den asteburuan Arrauning elkartekoek ikusi zuten, Martutene inguruan. Ostiralean, aldiz, Santa Katalina zubiraino hurbildu zen, eta haren bideoa nabarmen zabaldu da. Itsas txakurra harrapaturiko korrokoi batekin ahoan ikus daiteke.
Neguan normala omen da itsas txakurren bisita. Duela aste batzuk Kontxan ikusi ahal izan zen bat, eta duela gutxi beste bat Zurriolako hondartza inguruan. Ezin jakin berdinak ote diren.
Ambar elkarteak ohartarazi du animalia hauek bakean utzi behar direla, eta atseden hartzeko baliatzen dituztela horrelako bisitak. Horrela, itsas txakurrengana ez hurbiltzeko aholkatzen dute, eta euren espazioa errespetatzeko.