Moto gidari bat hil da Donostiako saihesbidean
Gaur arratsaldean, Donostiako 44 urteko gizonezko bat zendu da moto istripu larri baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra Donostiako saihesbidean gertatu da, GI-20 errepidean, Loiola parean. Gertaturikoa ikertzen ari badira ere, istripua 16:15 inguruan gertatu da. Moto gidaria errepidetik atera da, eta babes hesian jo ostean airean atera da. Lekuan bertan hil da.