Donostiako feministak martxoaren 8ko mobilizazioak prestatzen hasiko dira
Martxoaren 8rako hilabete inguru falta denean, Donostiako Asanblada Feministak emakumeen nazioarteko eguneko mobilizazioak prestatzeko bilera bat egingo duela iragarri du sare sozialen bidez. Egun horretako protestek indar handia hartu dute hirian azken urteetan, eta haien aldarrien oihartzuna areagotzeko asmoz ekingo diote antolatzeari.
Bilera asteazkenean egingo dute, 18:30ean, Emakumeen Etxean. “Bakarrik ez, lagunekin bai!” mezuarekin, antolakuntzan parte hartzeko gonbita luzatu diete hiriko emakume guztiei.