Easo kalea itxiko dute bihar, horma egonkortzeko lanak direla eta
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bihar, hilaren 13an, Easo kalea itxiko dute bi orduz, 13:30etik 15:30era, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak egin ahal izateko. Itxiera 43 eta 45 zenbakien artean izango da, oinezko, txirrindulari eta ibilgailuenentzat.
Ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dituzte Aldapetarekin bat egin arte, eta handik Easo kalerantz sartu ahal izango dira. Bestalde, Larramendi eta Urdaneta kaleen arteko oinezkoen pasabidea Urbieta kalerantz desbideratuko dute.