Kase.O, Lola Indigo eta Los Chikos del Maiz egongo dira Donostia Festibalean, besteak beste
Irailaren 18an eta 19an egingo dute Donostia Festibala hipodromoan, eta dagoeneko joko duten artista batzuk iragarri dituzte. Iaz egin zuten moduan, Kase.O rap abeslaria izango da karteleko burua, eta Dellafuente, Lola Indigo, Don Patricio, Los Chikos del Maiz, Fernandocosta eta Zetak izango dira gainontzeko talde eta artista garrantzitsuenak.
Horietaz gain, Green Valley, Nil Moliner, Mafalda, Guitarricadelafuente, Morad, Funzo & Baby Loud, Huntza eta La Furia taldeak baieztatu dituzte, baita ere. DJ-ei dagokienez, Victor Rutty, Rober del Pyro eta Kaef Dupla, eta Hakima Flissi dira orain arte iragarri dituztenak. Bestalde, rap oilar borroka bat ere egingo dute erakusketarako, eta Zasko Master, Bnet, Arkano, Skone eta Verse DJ-ak hartuko dute parte. Oraindik ez dute jaialdiko kartel osoa aurkeztu, baina promoziozko abonamenduak martxoaren 4ra arte erosi daitezke, 50 euroan.