Reala Kopatik kanpo geratu da penaltietan galdu ostean
Kopako txapelduna aurtengo lehiaketatik kanpo geratu da, Zubietan jokaturiko final-zortzirenetan Madrilen aurka galdu ostean. Neurketako lehen 90 minutuak golik gabe igaro dira, baita luzapena ere, eta kanporaketa penaltietan jokatu behar izan dute bi taldeek. Hor, zoritxarrez, madrildarrak punteria gehiagorekin ibili dira, eta markagailua euren alde jarri dute (2-4) kopako hurrengo fasera pasatzeko.
Hiru egun lehenago Bartzelonaren aurka Superkopako finala jokatu izanak eragin zuzena izan du donostiarren errendimenduan, eta, ondorioz, Gonzalo Arconadaren taldeak min egiten duen porrot berri bat jaso du. Hala ere, jokalariak harro egoteko moduan lehiatu dira, bai Kopan eta bai Superkopan, eta hemendik aurrera ligari ilusioz begiratzeko arrazoirik ez zaie falta.