'Simplicissimus', Tartean konpainiaren kabaret berria, Antzoki Zaharrean
Simplicissimus izena du Tartean Teatroa konpainiaren ikuskizun berriak. Otsailaren 14an eta 15ean ikusgai izango da Antzoki Zaharrean, 20:00etan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Sortzaileen arabera, ikuskizunak “umorearen mugak aztertzen ditu” komedia, musika eta dantzaren bitartez. Horretarako, gerra arteko garaian hiru komikoren bizitzak hartu ditu abiapuntu gisa Patxo Telleria zuzendariak, Werner Fink, Kurt Gerron eta Fritz Grunbaum.
Euskarazko kabareta eta drama musikala da Simplicissimus, eta antzezle-zerrenda “puntako” aktoreek osatzen dute: Olatz Ganboa, Getari Etxegarai, Patxo Telleria eta Adrian Garcia de los Ojos. Artistek, dantza egin, abestu eta komedia eta dramaren artean murgilduko dira antzezlanean zehar. Honela azaldu dute Tarteanekoek antzezlanaren laburpena: “Grunbaum, Fink eta Gerron XX mendeko berlindar kabareteko komiko ospetsuak izan ziren. Larrutik ordaindu zuten potereari iseka egiteko ausardia. Orain, ia mende bat geroago, kabaret berri batean bildu dira, Simplicissimus-en, dakitena egiten jarraitzeko: jendea dibertitu eta, ahal bada, kontzientziak suspertzeko”.
IRUTXULOKO HITZAk Hitzakideen artean Simplicissimus antzerki musikala ikusteko bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Bihar, hilaren 13an, izango da zozketan parte hartzeko azken eguna, eta epea zabalik egongo da 12:00ak arte.