Zaldibarko gertakarien harira, protestak egin dituzte Altza eta Amara Berriko batzokietan
Zaldibarko zabortegian izandako luizia salatu eta arduradunei erantzukizunak eskatzeko, hamaika mobilizazio eta protesta egiten ari dira Euskal Herri osoan. Donostian ere izan da protestarik: bart, Altza eta Amara Berriko EAJren batzokietan, zabor poltsak utzi zituzten atearen aurrean, eta inguruetako hormetan Zaldibar argitu. Langileak, osasuna eta erantzukizunak orain! lelodun kartelak itsatsi zituzten.
Gaurko elkarretaratzera deitu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, 19:00etan; Donostian udaletxearen aurrean egingo dute protesta, eta Zubietan Alamandegin.
Ondoko argazkietan ikusi daitezke Amara Berriko batzokian egindako ekintzak: