Tamaina handiko hondakinen etxez etxeko bilketa Loiolara eta Martutenera zabalduko dute
Donostiako Udalak eta Emaus Fundazioak tamaina handiko hondakinen etxez etxeko bilketa Loiola eta Martutene auzoetara zabalduko dute, Intxaurrondon esperimentu fasea gauzatu ondoren. Horrela, aipatu hondakinak –altzariak, esaterako– kalean utzi ordez, herritarrek Emaus Fundaziora deitu ahal izango dute, aprobetxatuak izan daitezen.
Zerbitzua 8:00etatik 20:00etara egongo da indarrean astelehenetik ostiralera, eta 8:00etatik 16:00etara larunbatetan. Beraz, tamaina handiko hondakin bat baztertu nahi duten herritarrek 943-63 09 99 telefonora deituz, voluminososdonostia@emaus.com helbidera idatziz edo fundazioaren webgunearen bitartez ahal izango dute zerbitzua eskatu.