Euskal Errepublikaren eguna ospatu dute hiriko hainbat auzotan
Ehun mugimenduak deituta, Euskal Errepublikaren aldeko eguna ospatu dute gaur Donostiako hainbat auzotan, euskaldunek euren burujabetza praktikara eramateko helburuarekin. Egian, esaterako, Elikadura burujabetza eta kontsumo jasangarria mahai-ingurua egin dute, ondoren tokiko produktuen dastaketa egiteko.
Amaran elkarretaratzea egin dute eguerdian Easo plazan, Euskal Errepublika feminista ehuntzen lelopean. Igeldon, ordea, herriko nekazaritzaren aldeko eta gaur egungo turismo ereduaren aurkako elkarretaratzea egin dute. Antiguan Bentaberriko 510 familien etorkizuna kolokan jartzen ari den Blackstone funts putrearen aurkako kantu-elkarretaratzea egin dute Sert plazan, eta 20:00etan Dokan bilduko dira, Nork Zer?!, Stronger Together eta Invisible War taldeen kontzertuez gozatzeko. Jarraian, Antiguan Blackstonen aurka egin duten kantu-elkarretaratzearen bideoa: