Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko eskatu du Fridays For Future plataformak ere
Asteazkenean hainbat herritarrek Donostiako udaletxearen aurrean egin zuten moduan, Fridays For Future plataforma ekologistak Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko aldarrikatu zuen ostiral arratsaldean. Arduradunei erantzukizuna eskatu zieten manifestariek, Argitu Zaldibar lelopean. Era berean, krisi ekologikoari aurre egiteko, “natura maitatu” behar dela nabarmendu zuten.
Hilaren 6an gertatu zen Zaldibarko zabortegiaren luizia, eta mendi magal guztia AP-8 errepidearen gainean gelditu zen. Ordutik, hainbat zabortegiko hainbat irregulartasun agerian gelditu dira, eta amiantoa agertu da. Zabortegian lan egiten zuten bi langile lur azpian gelditu ziren, eta desagertuak jarraitzen dute gaur egun.