Zaporeaken aldeko herri bazkaria, iruditan
Repsol gidak antolatuta, Zaporeak proiektuaren aldeko herri bazkaria egin dute eguerdian Bulebarrean. Jende andana hurbildu da kioskoaren aurrean jarri duten karpara, eta bertaratu direnek lehen mailako produktuak dastatzeko aukera izan dute, hala nola, Balmasedako Putxeren Kofradiaren babarrunak sakramentu guztiekin, Jakitea elkartearen lumagorria parrilan, Euskal Sagardoa JD, Getariako txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta Rafa Gorrotxategiren ukitudun postrea. Jarraian, IRUTXULOKO HITZAk herri bazkarian osatutako irudi bilduma: