Dbusen lan deialdi berrian emakumeen parte hartzea sustatu nahi dute
Dbusek autobus gidarien lan-poltsa berri bat osatzeko deialdia egin du, eta horrekin batera, emakumeek bertan parte hartzera animatzeko informazio kanpaina bat abiatu du. Egun, autobus konpainiak 55 emakume gidari ditu, eta hauek soilik pertsonalaren %11 osatzen dute.
Horregatik, Dbusek zifra horiek areagotu eta “gidari lana gehienbat gizonezkoen lanbidea denaren ideiarekin haustea” bilatuko du kanpaina berriarekin. Datozen egunetan, “Inork ez zaitzala frenatu”, “Emakumea zara? Primeran” eta “Zurekin abiatu nahi dugu” leloak ageriko dira hiriko markesinetan eta autobusen errotulazioetan.
Lan deialdirako izena emateko epea martxoaren 2ra arte egongo da irekita, eta hari dagokion informazio guztia Dbusen webgunean dago eskuragarri.