Haur minbiziaren aurkako VIII. Ipar Martxa egin dute
Haur Minbizidunaren Nazioarteko Eguna izan zen larunbatean, otsailak 15ean, eta zortzigarren urtez Ipar Martxa egin zuten igandean, Aspanogi Haur Minbizidunen Gurasoen Gipuzkoako Elkarteak antolatuta. Hamarnaka lagun bildu ziren minbizia duten haurrei babesa adierazteko helburuarekin, eta Saguestik Haizearen Orrazira joan ziren, giro ezin hobean.
Haur minbizia ikusarazteko helburuarekin antolatzen dute urtero Ipar Martxa solidarioa, errealitate bat dela nabarmentzen baitu Aspanogik. Izan ere, Donostiako Ospitalean 25 eta 29 kasu berri tratatzen dira urtero.