Martxoaren 8ko mobilizazioak prestatzeko hiru asanblada ireki egingo dituzte
Hilabete baino gutxiago falta da martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, eta Donostiako Asanblada Feministak hiru deialdi berri iragarri ditu, mobilizazioak prestatzeko. Aurten, Euskal Herriko mugimendu feministak ez du grebara deituko, aurreko bi urteetan bezala, baina, hala ere, aldarrikapenez beteriko mobilizazioak egingo dituzte. Horiek prestatzeko, eguna iritsi bitartean gelditzen diren hiru asteetan bilerak egingo dituzte feministek, eta hiriko emakumeak, transak eta bollerak deitu dituzte parte hartzera.
Asanblada irekiak Emakumeen Etxean izango dira, 18:30ean, honako egunetan: otsailaren 19an (asteazkena), otsailaren 25ean (asteartea), eta martxoaren 5ean (osteguna).