Kontzertu ugari egingo dituzte Añorgako Elkartasun Egunean
Martxoaren 28an Elkartasun Eguna egingo dute Añorgan, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan; egunean bertan, 12 euroko kostua izango dute.
18:00etan hasiko dute jaialdia, eta kontzertu akustiko bat egingo dute. Ondoren, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute, eta 20:00etan “argazki masiboa”. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira, eta honakoak izango dira taldeak: The Potes, Orreaga 778, Gatz, Herdoil eta Streetwise. Azkenik, 2:00etan, DJ Nabarra del Bar eta DJ Johnny Faltonek musika jarriko dute.
Sarrerak hainbat lekutan jarri dituzte salgai: Hernaniko Garin tabernan, Parte Zaharreko Herrian, Añorgako Jolas Etxean, Antiguako Plateron eta Iruñeako Aitzina tabernan.