Olga Tokarczuk idazle Nobel sariduna Donostian izango da martxoan
2018. urtean Literatur Nobel saria jaso zuen idazle poloniarra San Telmo Museoan izango da martxoaren 13an, bere hitzaldiarekin Literaktum Topaketak programari hasiera emanez. Literaktum eremu berriaren baitan, urtean zehar ibilbide ezaguneko nazioarteko egile ezberdinak bertaratuko dira.
Olga Tokarczukek bere ibilbideari atzera begirada bat emango dio, eta 2019. urtean argitaratutako Bieguni (Lasterkariak) nobelari buruz hitz egingo du. Mercedes Monmany Europako literaturan aditua bertan egongo da laguntzaile moduan.
Jarduera hau Madrilgo Poloniako Kultura Institutuarekin batera antolatu du Donostia Kulturak. Hitzaldia San Telmo Museoko Kaperan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.