Donostiako inauteriak, 3txulo txarangaren erritmora
Inauteriko giroa goizean goizetik nabaritu zen larunbatean Parte Zaharreko kaleetan, 3txulo txarangak urtero auzoan zehar egiten duen paseoak lagunduta. Kolorez beteriko festak musikaz eta dantzaz kutsatu zituen hor bildutakoak, eta, denen artetik, Bañistak taldeko kideak protagonista gisa nabarmendu ziren, inauterietan urtero erakusten duten giro alaiagatik. Haiek izan ziren, hain zuzen, aurtengo pregoia egin eta inauteriko mantalak Sarriegi plazako danborrariari eta Abuztuak 31 kaleko emakume berreraikitzaileari jarri zizkietenak.
Goiz ederra pasata, txarangako kideak urteroko bazkaria egiteko elkartu ziren, eta behin indarrak berrartuta, Erdialdeko kaleetara abiatu ziren festarekin jarraitzeko. Jarraian, 3txuloko kideen festaren irudiekin osatutako bideoa: