Loiolako Arrauning-ek hainbat kilo plastiko atera ditu Urumeatik
Dozena bat lagun elkartu ziren larunbatean Loiolan, Urumea ibaiko plastikoak eta zaborrak bildu eta garbitzeko. Loiolako Arrauning enpresak antolatutako jardueran Txomiñeneko zubitik topoaren zubiraino joango ziren kanoatan, eta hainbat kilo zabor jaso zituzten: guztira, hiru kanoa oso bete zituzten plastikoz; beste hainbat gauza ere atera zituzten ibaitik: bi bizikleta, hesi bat, eta zartagin bat.
Loiolako enpesak maiz antolatzen ditu Urumea ibaia garbitzeko jarduerak, eta Unai Elizasuk, Arrauningeko kideak, azaldu du jarduerak oso erantzun ona izan zuela. Nabarmendu du parte hartu zutenen “lanerako gogoa eta jarrera ona”. Arrauningek Lizeaga eta Petritegi sagardotegiekin batera antolatutako ekintza izanik, parte-hartzaileek bi sagardotegietako batean otordu baterako deskontu txartel bat jasoko dute.