Pentsioen inguruko hitzaldia emango du Miren Etxezarretak
Otsailaren 25ean izango da Pentsioen oraina eta etorkizuna izeneko hitzaldia, 18:00etan, Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan. Alderdi Ederreko Pentsiodunen Batzarrak antolatu du, eta sarrera doakoa izango da.
Miren Etxezarreta Ordiziarra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritua da Ekonomia Aplikatuan, baita gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea ere. Berak esainiko du hitzaldia, iaz bezala. Hainbat liburu ezagunen autorea da: Euskal baserriaren oraina eta geroa, edota Sin pensiones públicas, ¿qué futuro?, besteak beste.