Txuri Urdinek garaipen sendo batekin itxi du liga
Txuri Urdineko neskek igandean jokatu zuten ligako azken jardunaldia, eta txapelketa modu paregabean itxi zuten, Granada Grizzliesen aurkako garaipen sendo batekin. Denboraldi osoan zehar lan ona egin duen arren, taldeak sailkapeneko bosgarren postuan amaitu du bere jarduna, 27 punturekin, eta ez du, hortaz, liga tituluarengatik lehiatzeko play-offa jokatuko. Hala ere, donostiarrek hemendik aurrera kopa txapelketa behar den modura prestatzeko aukera izango dute.
Eskubaloian, Bera Berak geldiezin jarraitzen du. Izan ere, Imanol Alvarezen jokalariek beste erakustaldi bat egin zuten Xixonen, garaipen berri bat lortuz eta ligan oraingoz aurre egin diezaienik ez dagoela berretsiz.
Hockeyan, adiz, gauzak ez zaizkio horren ondo joan Realari, Taburienteren aurka galdu ostean, taldea sailkapeneko azken postuan kokatu delako.
Saskibaloian, bestetik, Ibaeta Basketek garaipenarekin egin du topo berriro ere, jaitsiera postuekiko duen tartea mantenduz.
Futbolean, azkenik, asteburua bikaina izan da Realarentzat, bere bi taldeek lortu baitute garaipena. Neskek Cecilia Marcos harrobiko aurrelariaren gol bakartiari esker lortu zuten irabaztea Granadilla Teneriferen aurka, eta mutilek, berriz, hiru gol eginez garaitu zuten Valentzia Anoetan.
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen senior maila, 18. jardunaldia
- Txuri Urdin 13 – 0 Granada Grizzlies
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 14. jardunaldia
- Xixon 24 –31 Bera Bera
HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 11. jardunaldia
- Reala 0 – 1 Taburiente
SASKIBALOIA
Emakumezkoen lehen maila, 21. jardunaldia
- Ibaeta Basket 68 – 59 Bembibre
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 21. jardunaldia
- Reala 1 – o Granadilla Tenerife
Gizonezkoen lehen maila, 25. jardunaldia
- Reala 3 – 0 Valentzia