Sei bertsolari elkartuko dituzte Aurresku tabernako bertso saio "morean"
Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, urteroko bertso saio “morea” antolatu dute Parte Zaharreko Aurresku tabernan. Aurten, sei bertsolari elkartuko dira kantatzeko: Eli Pagola, Izarne Zelaia, Miren Artetxe, Itxaso Piquer, Irati Majuelo, eta Maddi Gallastegi. Gainera, gai jartzaile aparta izango dute bertsolariek: Danele Sarriugarte idazlea. Bertso saioa martxoaren 5ean izango da, ostegunean, eta 20:00etan hasiko da.