Zuhaitz landaketa antolatu dute Loiolako Erriberan
![(Argazkia: Haritzalde naturazaleen elkartea)(Argazkia: Haritzalde naturazaleen elkartea)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2019/03/loiolako-erribera-zuhaitz-landaketa-2-1200x898.jpg)
Erribertxo kultur elkarteak eta Haritzalde naturazaleen elkarteak antolatuta, zuhaitz landaketa egingo dute Loiolako Erriberan. Martxoaren 1ean, igandean, izango da, eta Urumea ibaiaren alboko Mikel Laboa pasabidean egingo dute landaketa. 10:30ean jarri dute hitzordua, eta ondoren, 12:00etan, hamaiketakoa egingo dute Apitxin tabernan. Azkenik, 12:30ean, kulturarekin zerikusia duten hainbat opariren zozketa egingo dute zuhaitz landaketan parte hartuko duten pertsonen artean.
Haritzalde naturazaleen elkarteak maiz antolatzen ditu zuhaitz landaketak, eta batzuetan hiriko eta auzoetako beste eragileren batekin egiten du jarduera. Jarduera horien bidez, hemengo zuhaitz eta basoen garrantzia transmititu nahi du Haritzaldek. 1997. urtetik milaka zuhaitz landatu dituzte.