Ander Alcaine Txuri Urdineko atezainak hockeya utziko du
Azken lau denboraldietan Txuri Urdin Izotz Hockey taldearen ateak babestu ostean, izotz-irristailuak utziko ditu Jacako jokalariak. Taldearekin jokatutako urte hauetan hiru liga jarraian eta Errege kopa bat irabazi ditu.
Punta-puntako jokalaria izan da Alcaine. Hamairu urtez egon da Espainiako selekzioan, horietatik hamar talde absolutuan jokatu ditu eta mundialetan jokalari onenaren bederatzi MVP sari eraman ditu.
Txuri Urdin taldeak eskerrak eman dizkio taldearengatik egindako esfortzuagatik sare sozialen bidez, eta bere bizi profesionalean onena opa diotela adierazi dute.