Iban Zalduaren eta Aritz Gorrotxategiren lanen inguruko literatur saio bat egingo dute
Iratxe Retolazak gidatuta, literatur solasaldia egingo dute martxoaren 12an Intxaurrondo kultur etxean. Literatur saioan Iban Zalduak idatzitako Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak, eta Aritz Gorrotxategiren Ahazten ez diren gauzak liburuei buruz arituko dira solasean. Solasaldia 19:00etan hasiko da, euskaraz izango da, eta sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.
Saiorako, bi liburuetako hainbat pasarte aukeratu dituzte. Gorrotxategiren lanaren kasuan Zergatik ez dute ihes egiten elefandeek?, Guztiok anaiak gara, Magrebtarra eta aterkia, eta Bada hor norbait aukeratu dituzte. Zalduaren liburutik, aldiz, Erdizka esnatzen hasi denean, Ibilbidea, Ihes egindakoak eta Jakin-mina hautatu dituzte.