Iganderako iragarria zuen manifestazioa bertan behera utzi du Piztu Donostiak
Hainbat mobilizazio deitu ditu azken asteotan Piztu Donostia plataformak, eta sare sozialetan jakinarazi duenez, iganderako, martxoaren 1erako iragarria zuen manifestazioa bertan behera uztea erabaki dute. Azken mobilizazioa joan den otsailaren 16an izan zen; hain zuzen, giza katea egin zuten Pio XII.aren plazatik Udaltzaingoaren polizia-etxeraino, adierazpen askatasuna aldarrikatu eta “mozal ordenantzaren izenean” isun gehiago ez jartzeko eskatzeko.
Igande arratsalderako aurreikusita zegoen manifestazioak udaletxetik Egiako epaitegira joan behar zuen, baina “asteburuan dauden deialdi garrantzitsu guztiak kontuan izanik” manifestazioa bertan behera utziko dute.