Turistifikazioari buruzko fanzine bat aurkeztuko dute Grosen
Turista Hiria izeneko fanzinea egun hauetan banatzen hasi dira. Bertan Donostiako eta Parte Zaharreko turistifikazio prozesuaren inguruko hausnarketak bildu dituzte. Bihar ostegunean, otsailaren 27an, aurkezpena egingo dute, 18:00etan Groseko Pandora tabernan.