Cristina Lage eta Jorge Iglesias zinegotzi berriek kargua hartu dute
Bi zinegotzi berrik kargua hartu dute Donostiako Udalean, otsaileko udalbatzarrean: PSE-EEko Cristina Lagek eta PPko Jorge Iglesiasek, hain justu. Lageren kasuan, PSE-EE udal gobernuan dagoenez, Turismo saila hartuko du bere gain.
Ernesto Gascoren eta Borja Senperren lekuak beteko dituzte Lagek eta Iglesiasek, hurrenez hurren, biek ala biek urtarrileko udalbatzarrean utzi baitzuten kargua. Gascok 22 urtez udalean egon ondoren utzi zuen zinegotzi kargua, Espainiako Gobernuko Haur Pobreziaren Aurkako Goi Mandataritzan lan egiteko. Senper, aldiz, udalean zortzi hilabete eman ondoren joan zen, politika utzi eta sektore pribatuko multinazional batean lan egiteko. IRUTXULOKO HITZAk Gasco elkarrizketatu zuen udala utzi zuenean, Donostian egin duen ibilbide politikoa errepasatzeko eta bere erronka berriez hitz egiteko.