EHUko garbitzaileek bost asteko grebari ekingo diote astelehenean
Euskal Herriko Unibertsitateko garbitzaileek bost asteko grebari ekingo diote astelehenean, martxoaren 2an, “lan hitzarmen duin bat” aldarrikatuz. Horregatik, elkarretaratzea egin dute goizean Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren aurrean, greba iragartzeko. ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek bat egin dute grebarekin, eta ikasle mugimenduak eta mugimendu feministak babesa adierazi diete garbitzaileei elkarretaratzean.