Sute bat piztu da Grosen
Sute bat piztu da 9:00ak aldera Grosen, Secundino Esnaola kaleko 3 zenbakian, zehazki. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, soplete batekin eraikinaren kanpoaldeko aldamioko asfaltozko geruza jartzen ari zirela, poliuretano pote batek su hartu du, eta aipatu geruzara pasa da sua. Horregatik, hogei bizilagun euren etxeetatik atera dituzte hasieran. Hala ere, suak leiho batzuk baino ez ditu kaltetu, eta ez da eraikinaren barrualdera pasa. Itzali egin dute dagoeneko, eta bizilagun guztiak euren etxebizitzetara itzuli direla azaldu du udalak.