Amatasunak
Zerk egiten du ama bat ama? Betidanik izan dira besteen umeen zaintzaz arduratu diren emakumeak, askotan isilpean eta inongo aitortzarik gabe: umezainak, hazamak, inudeak… Emakume horiek haurrekin betetzen duten paperari buruz hausnartzen dut inude eta artzainen konpartsak ikusten ditudan aldiro; azkeneko aldia, larunbatean, Antiguako desfilean. Ama izateko modu bakarra al dago? Nire ustez, ez. Horregatik, amatasunak erabiliko nuke, amatasuna beharrean.