Hiriko pisuetan prostituitzera behartzen zituzten lau emakume askatu ditu poliziak
Espainiako poliziak prostituzio sare baten biktima ziren lau emakume askatu ditu, eta beste hamar pertsona atxilotu ditu, Donostian eginiko operazio batean. Atxilotuei organizazio kriminal bateko kideak izatea egozten diete, emakumeak bahitu eta sexualki esplotatzeagatik, eta haietako lau behin-behinean espetxeratu dituzte.
Sareak Venezuelatik ekartzen zituen bere biktimak, lan eskaintza baten promesarekin, eta behin hemen zeudenean, prostituitzera behartzen zituen haien estantzia legalak irauten zituen 90 egunetan zehar. Emakumeak hiriko bi pisutan esplotatzen zituzten, eta, horietan, biktimak etengabe ziren zelatatuak, bideozaintza bidez. Operazioan, poliziak atxilotuen beste hiru etxebizitza erregistratu ditu ere.
Poliziak jakinarazi duenez, prostituzio sare honek 52 emakume ekarri ditu Donostiara, eta haietako batek posta elektroniko bidez eginiko salaketari esker azaleratu ahal izan dute egoera.