Prentsaurreko masibora deitu dituzte herritarrak, Kijeraren itxiera salatzeko
                    Udalak kijera itxi duela salatuko dute Parte Zaharreko hainbat eragilek. (Argazkia: Parte Zaharrean Bizi)                Parte Zaharreko hamabost eragilek prentsaurreko masiboa egingo dute otsailaren 29an, larunbatean, udalak Kijera Gaztetxea itxi duela salatzeko. Plaza Berrian egingo dute agerraldia, 12:30ean.
Auzotarrak berriro ere “kale gorrian” uztea egotzi diote udalari Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak eta beste hamalau eragilek: Karmengo Jaiak, Guardetxea, Herria elkartea, Kresala kultur elkartea, Orixeko guraso elkartea, Haurguneko gurasoak, Kijera Gazetxea, Alde Zaharreko Gazte Asanblada, Euskal Jaien jai batzordea, Kale Lagunak kirol taldea, Hotel + Ez, Haraino aisialdi taldea, Arrano Beltza Euskaltokia eta Kai Harripe elkartea.
Auzo erantzuna aldarrikatu dute, eta prentsaurrekora bertaratzeko deialdia egin diete bizilagunei.
								
								
							
					

