Lilatoi feministago bat aldarrikatu dute
Egungo Lilatoiaren eredua kritikatu dute gaur, performance baten bidez. Lasterketako parte hartzaile guztiak abiatu ondoren, (Hel)muga gutxiago, feminismo gehiago leloa zabaldu dute pankarta handi batean, eta lasterketa bat irudikatu dute, norgehiagoka ari ziren lasterkariekin.
Lilatoiaren aldarri feminista berreskuratu, eta kirol eremuko arau normatibo eta heteropatriarkalak apurtu nahi dituztela adierazi dute. “Emakume* anitzen parte hartzea ikusi nahi dugu”, gaineratu dute.