Agur beroa egin diete Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara abiatutako kamioiei
13.200 kilo janari Tindufeko (Aljeria) bidean dira dagoeneko, Sahararen aldeko karabana: itxaropena elikatu egitasmoaren hamaikagarren edizioaren harira. Donostiako hainbat merkatalgune eta ikastetxetan bildu dute janaria, eta zazpi trailerrek osatutako karabanak 250 tona elikagai eraman ditu guztira. Larunbat goizean abiatu aurretik ekitaldia egin zieten Zurriolan, bertsolari eta dantzarien laguntzarekin. Besteak beste, Beñat Gaztelumendi izan zen bertan.
Grafitiz pintatutako kamioietatik hiru Dbuseko txoferrek eraman dituzte. S.E.A.D.-en Lagunen Elkarteak Dbus autobus enpresaren garajeetan bilduta izan du janaria, eta han aritu ziren jasotakoa sailkatzen eta kamioietan kargatzen.