Faxista talde batek Zaporeakeko kideak eraso ditu Lesbosen
Moriako errefuxiatuen kanpamentuan otorduak banatzen dituen Zaporeak GKEko kideak erasoak izan ziren atzo, faxista talde batengatik. Erasoa kanpamentuan janaria banatzetik zetozenean gertatu zen, 18:00ak aldera, auto batekin eta furgoneta batekin etxera bueltan zihoazela, errepidea mozten ari ziren faxistekin topo egin zutenean.
Autoan bost pertsona zihoazen: Zaporeakeko hiru kide, beste elkarte bateko lagun bat, eta El Diario Vasco hedabideko kazetari bat. Ibilgailuaren aurkako erasoak eta mehatxuak jaso ostean, bostek ihes egin behar izan zuten, baina erasotzaileek kideetako bat harrapatu eta jipoitu egin zuten, zauri larririk eragin gabe. Bi ibilgailuak ere kolpatuak izan ziren, eta kristalak eta fokuak apurtzeaz gain, faxistek furgonetari gurpilak zulatu zizkioten.
Zaporeakeko kideek jasandako erasoaz gain, beste hainbat eraso faxista gertatu ziren atzo Lesbosen, errefuxiatuen, GKEetako langileen eta kazetarien aurka.
ZAPOREAKEKO KIDEAK JIPOITU DITU FASZISTA TALDE BATEK
— Zaporeak (@ProyectoSabores) March 1, 2020
Ukabilkadak, kolpeak, astinduak eta izua bizi izan dute faszista talde baten eskutik Mitilinitik gertu, azken horiek, manifestaldi bat aurrera zeramaten bitartean pic.twitter.com/AMZP45vPv3