Giza Eskubideen Zinemaldiak kanal propioa izango du Filmin plataforman
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak bere kanal propioa du dagoeneko Espainiako Filmin telesail eta filmen plataforma digitalean. Zinemaldiaren aurreko edizioetan proiektatu dituzte filmak ikusgai daude kanalean, hala nola, Hannah Arendt (Margarethe von Trotta, 2012), Coming Home (Zhang Yimou, 2014) eta Grace à Dieu (François Ozon, 2018). Jaialdiak saritutako zinemagileen filmak ere ikus daitezke kanalean, besteak beste, Salt of this Sea (Annemarie Jacir, 2008), Nostalgia de la luz (Patricio Guzman, 2010), Love Is All (Kim Longinotto, 2014) eta L’Atelier (Laurent Cantet, 2017).
Era berean, Euskal Herriko ekoizpenei eskainitako atal bat du kanalak, non 80 egunean (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2010) eta Nagore (Helena Taberna, 2010) filmak ikus daitezkeen. Bestalde, gai sozialak landu dituzte emakume zuzendarien film batzuk ere jarri dituzte, hala nola, Les Glaneurs et la glaneuse (Agnes Varda, 2000) eta Girlhood (Celine Sciamma, 2014). Hilos de sororidad (Eneko Olasagasti, 2019) dokumentala ere estreinatuko dute kanalean.