Martxoaren 8aren bueltan hainbat jarduera egingo dituzte Antiguan
Aste bat baino gutxiago gelditzen da Emakumeen Nazioarteko Egunerako, eta joan den astean egun horretako mobilizazioak antolatzeko bilerak egin zituzten hainbat auzotan. Antiguako Txitxibitxiak talde feministak iragarri ditu martxoaren 8aren bueltan antolatutako jarduerak, eta bihar hasiko dira mobilizatzen. Hona hemen Antiguakoen egitarau osoa:
Martxoak 3, asteartea
- 17:30etik aurrera auzolana egingo dute Txantxarreka gaztetxean, martxoaren 8an “auzoa apaintzeko”.
Martxoak 4, asteazkena
- 18:30ean Txitxiforuma Txantxarreka gaztetxean: La fuente de las mujeres pelikularen proiekzioa.
Martxoak 5, osteguna
- 19:00etan Parte Zaharreko Bertso saio morera joateko kalejira, Platero tabernatik.
Martxoak 8, igandea
- 9:30ean gosaria Txlupagillene plazan.
- 10:30ean Auzoaren apainketa.
- 11:15 Kalejira tuneletik, Donostiako martxara.
- 18:00 Manifestazio nagusia Bulebarrean.