Olga Tokarczuk Literatura Nobel saridunak bertan behera utzi du Donostiako bisita
Olga Tocarczuk idazle poloniarra hilaren 13an San Telmo Museoan izatekoa zen, baina ez da Donostiara etorriko azkenean, “arazo pertsonalengatik” ekitaldia bertan behera utzi baitu. Donostiara bisita atzeratu zuen aurretik Tocarczukek, hasiera batean iazko azaroan etorri behar baitzen.
2018an Literatura Nobel saria irabazi zuen poloniarrak, eta hitzaldi bat eman behar zuen San Telmo Museoan, Literaktum Topaketak abiarazteko. Bere ibilbidearen inguruan hitz egin behar zuen Tocarczukek, baita 2019an argitaratu zuen Bieguni (Lasterkariak) nobelari buruz ere.