Donostiako dFeria arte eszenikoen jaialdia hastear dago
Martxoaren 9tik 12ra bitarte izango da dFeria arte eszenikoen jaialdia, baina larunbatean, martxoaren 7an, lehenengo emanaldiak ikusgai egongo dira, aurrerapen moduan. Aurtengo gaia “pasioa” izango da, eta horren ingurukoa izango da programazio guztia. 32 konpainien, 32 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokietan zein kalean.
Ikuskizunen %56 estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: hiru munduan, hiru Europan, bi estatuan, bederatzi Euskal Herrian eta work in progress bat, oraindik behin betiko bertsioa ez duen obra bat, alegia. Horietatik, %47a dantza izango da, beste %47 antzerkia eta %6a askotariko diziplinak. Era berean, aipatzekoa da, beste urte batez, Brasil, Costa Rica, Ekuador eta Mexikoko programatzaileak izango direla, gonbidatu gisa, Accion Cultural Españolaren lankidetzari esker. Era berean, ikusle gazteei eta familiei zuzendutako hainbat ikuskizun egongo dira, jaialdiak bere publikoa irekitzea baitu helburu. Jarraian, egitarau osoa:
Martxoak 7
- Petitxou ikuskizuna (Tutik Clowns). Antzoki Zaharra, 17:30.
- Biz Hitza dantza emanaldia (Aukeran Dantza Taldea). Viktoria Eugenia, 20:00.
Martxoak 9
- Otsoa dantza emanaldia (Proyecto Larrua). Gazteszena, 12:30.
- Eclat. Fragmento desprendido de un cuerpo que explota dantza emanaldia (Adriana Bilbao). Kutxa Kultur Kluba, 14:00.
- Future Lovers (Unplugged) antzezlana (La Tristura). Tabakalera, 16:30.
- Keep going dantza kale ikuskizuna (La Macana). Bulebarra, 18:00.
- Yo la peor del mundo antzezlana (Vaiven Producciones). Antzoki Zaharra, 18:30.
- Nola heldu gara honetara? antzezlana (Erre Produkzioak). Intxaurrondo K.E., 20:00.
- Dream dantza ikuskizuna (Compagnie Julien Lestel). Viktoria Eugenia, 20:30.
- Perdon antzezlana (Sutottos). Convent Garden Cripta, 23:30.
Martxoak 10
- ¿Como hemos llegado a esto? antzezlana (Erre Produkzioak). Intxaurrondo K.E., 10:00.
- Dosis de paraiso dantza emanaldia (Sharon Fridman). Gazteszena, 11:30.
- Eszena dantza emanaldia (Konpainia ugari). Viktoria Eugenia Kluba, 13:15 eta 16:30.
- Pantheon ikuskizuna (Marga Altolaguirre Produkzioak). Tabakalerako patioa, 16:30.
- Deje su mensaje despues de la señal antzezlana (Ttanttaka Teatroa). Antzoki Zaharra, 18:30.
- Los cuerpos celestes. Partitura coral en siete movimientos dantza emanaldia (Cia Mario Vargas & Chloe Brule). Viktoria Eugenia, 20:30.
- Coneja antzezlana (Esperanza Pedreño). Convent Garden Cripta, 23:30.
Martxoak 11
- ¡Ave, osos! antzezlana (El Mono Habitado). Intxaurrondo K.E., 10:00.
- Proximo antzezlana (Timbre 4). Gazteszena, 11:30.
- Amiga antzezlana (Tribueñe). Viktoria Eugenia Kluba, 13:15 eta 16:30.
- Pantheon ikuskizuna (Marga Altolaguirre Produkzioak). Tabakalerako patioa, 16:30.
- Gauekoak dantza emanaldia (Kukai Dantza Konpainia). Antzoki Zaharra, 18:30.
- Urbasa ikuskizuna (Hutsun & Ortzi). Bulebarra, 19:30.
- Ya no seremos dantza emanaldia (Angel Rojas Flamenco Dance Project). Viktoria Eugenia, 20:30.
- Manuelita antzezlana (Popelei). Convent Garden Cripta, 23:30.
Martxoak 12
- Oymyakon: Habitacion 101 antzezlana (Khea Ziater). Intxaurrondo K.E., 10:00.
- Kenophobia dantza emanaldia (Osa+Mujika). Egia K.E., 11:30.
- Mas de 45.000 antzezlana (Seguidor de Pleyades). Viktoria Eugenia Kluba, 13:15 eta 16:30.
- Harri orri ar. El patio de mi casa antzezlana (Pez Limbo). Antzoki Zaharra, 18:30.
- Cuando todo cambia. Clic antzezlana (Teatro Calderon & Fran Avila). Viktoria Eugenia, 20:30.
- 24 de Septiembre, casi casi primavera antzezlana (Ay si si si). Convent Garden Cripta, 23:30.