Eskuratu Realeko txapeldunen erretilua
Hiriko hainbat lekutan eskuratu daiteke. 12 euroan izango da salgai, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
Realeko neskek Kopa irabazi zuten iaz, klub txuri-urdina 32 urtez titulu esanguratsurik irabazi gabe egon ondoren, eta garaipen historiko hori oroitzeko erretilua egin dute HITZAk eta ATARIAk. Hainbat lekutan eskuratu daiteke erretilua, 12 euroan, eta HITZAkide eta Atarikideentzat 8 euroan.
Emakumeen taldearekin egin den lehenengo erretilua da, 2019ko maiatzaren 11n Granadan gertaturikoa ahaztu ez dadin. Taldea sortu zenetik garaipen horretara iristeko bidea luzea izan da. Izan ere, jokalari askok jarri dute euren alea familia txuri-urdin handia sortzeko, eta Granadan lortutakoa haiei esker ere izan zen. Esfortzurik gabe, ez dago garaipenik.
1980-1981 denboraldiko Liga izan zen talde txuri-urdinak irabazi zuen lehen titulu esanguratsua, Gijonen Jesus Maria Zamorak egindako gol mitiko hari esker. Lorpen hura ez ahazteko, erretilu oroigarri bat egin zen. Urteak pasa dira geroztik, eta halere, hainbat tabernatako apaletan ikus daiteke, eta realzale askok ere etxean gorde dute. Orain emakumeen unea da!
Donostiako eta inguruko salmenta tokiak:
Erdialdea. BAGERA elkartea (Hernani kalea, 15).
Gros. PINCEL taberna (Segundo Ispizua kalea, 2) eta PANDORA taberna (Txofre kalea, 2).
Amara. LA BODEGUILLA taberna (Easo plaza, 3).
Intxaurrondo. TALAI taberna (Mons pasealekua, 74).
Egia. BIDEA taberna (Karmengo Ama kalea, 65).
Parte Zaharra. AURRESKU taberna (Ikatz kalea, 7).
Amara Berri. ART CAFÉ taberna (Ilunbe kalea, 9).
Añorga. JOLAS ETXEA (Añorga hiribidea, 44) eta AÑORGA KIROL ELKARTEA (Añorga hiribidea, 44).
Lasarte. OSTADAR KIROL ELKARTEA (Geltoki kalea, 25).
Jarraian, kopako txapeldunen eta 1980-1981 denboraldiko ligako txapeldunen argazkiak, bataren eta bestearen erretiluekin: