Ibilgailu batek gizon bat harrapatu du Erdialdean
Auto batek 50 urteko gizon bat harrapatu du eguerdian, 13:00ak aldera, San Martin eta Getaria kaleen artean. Donostiako Udalak azaldu duenez, gizonak kolpe bat jaso du buruan, baina ez du konortea galdu. Osasun langileek lekuan bertan artatu dute zauritua, eta gertakaria ikertzen ari dira.