Reala Kopako finalerako sailkatu da
Realaren gizonezkoen taldeak balentria lortu du. Miranda Ebron eginiko gol bakarrarekin, donostiarrek Sevillako finala jokatzeko txartela lortu dute, lehena azken 32 urteetan.
Lehen zatian Mikel Oyarzabalek penaltiz eginiko gola nahikoa izan zen milaka zale txuri-urdinen ametsa betetzeko. Guztira, 3-1eko emaitzarekin lortu du pasea Realak, kanporaketako bi partidak irabazita.
Hurrengo zita, hortaz, apirilaren 18an izango dute, Sevillako La Cartuja estadioan, Granadak eta Athleticek bihar jokatuko duten kanporaketako garailearen aurka.
Patxara + klasea = @mikel10oyar 0-1 #AurreraRealapic.twitter.com/Z0xitITSaw
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) March 4, 2020