Irutxuloko Hitzaren atal berria: 'Kalean gora kalean behera'
Atal berri bat estreinatuko dugu biharko zenbakian: Kalean gora kalean behera. Bertan, auzoz auzo eta kalez kale joango gara herritarren eskutik. Astero, kale bateko bizilagun, tabernari edo dendari bat elkarrizketatuko dugu. Kale horrekin duen loturaz galdetuko diogu, eta kale horren berezitasunak zeintzuk diren azalduko ditu. Ingurua hobetzeko proposamenak egiteko ere eskatuko die Irutxuloko Hitzak.
Grosen egingo dugu lehen elkarrizketa, Artetxe jeneralaren kalean, lehen gonbidatua ile apaintzaile bat izango da: Iñaki Alonso. Bi urte dira Artetxe Jeneralaren kaleko bigarren zenbakian bere ile apaindegi propioa ireki zuenetik.