Konponketak egingo dituzte hainbat auzotako galtzaden zoladuran
Tokiko Gobernu Batzordeak galtzadako zoladura konpontzeko obra esleitu du, bi sortatan banaturik. Lehenengoak 319.784 euroko aurrekontua izango du, eta bigarrenak, berriz, 711.997 eurokoa. Bi kasuetan, Excavaciones y Transportes Orsa S.L enpresa arduratuko da lanak egiteaz.
Lehenengo txandari dagokionez, Intxaurrondo, Gros, Egia, Antigua eta Erdialdeko errepideetako zuloak konponduko dituzte, zazpi asteko epean. Kasu honetan, konponketen azalera 5 eta 400 metro koadroko azaleretan egingo da, 57 kaletan banaturik.
Bigarrenari dagokionez, berriz, 21 kaletako zoladurak konponduko dira, baina hori egiteko 17,5 asteko epea beharko dute, konpondu beharreko kale zatiak are handiagoak izango direlako. Lanak zatika edo kale osoan zehar burutuko dira, hiriko hurrengo puntuetan: Beloka pasealekua, Zorroaga pasealekua, Tolosa hiribidea, Portuene kalea, Aizkorri kalea, Autonomia kalea, Foruen kalea, Jose Arana kalea, Zemoria kalea, Ategorrieta hiribidea, Errotaburu pasealekua, Pilotegi bidea, Mons pasealekua, Baratzategi pasealekua, Galizia pasealekua, Otxoko pasealekua, Sibilia kalea, Zarategi kalea, Martutene pasealekua eta Jose Elosegi hiribidea.