Urgull mendiari buruzko erakusketa bat inauguratu du Pepa Ugarte margolariak
Parte Zaharreko Ekain Arte Galerian (Iñigo kalea, 4) erakusketa berri bat inauguratu dute, Pepa Ugarte (Donostia, 1948) margolariarena, hain zuzen. Urgull mendia izan da artistaren inspirazioa oraingoan, eta obra guztiak Donostiako mendiari buruzkoak dira.
Izan ere, Ugarterentzat, Urgull etxeko lorategia balitz bezala da, eta asko joaten da handik paseatzera, horregatik, urteko sasoi guztiak daude islatuta bere lanetan. Olioak, akuarelak eta akrilikoak daude erakusketan, baita egurrezko kaxa txikitan eginiko margolanak, eta horietako batzuetan Urgulleko zuhaitzetako materiala dago itsatsita, hala nola, ezkurrak eta hostoak. Erakusketa martxoaren 31ra arte egongo da ikusgai.